Idatzia bagatza 29th Urtarrila 2008
Ibai batetara joaten bazara ,bertan era askotako animalia zein landare aurkitu ahal izango dituzu.
EZ GALDU AUKERA HAU!!
ETOR ZAITEZ BAGATZAKO IÑAUTERIETARA ETA NATURAN MURGILDUKO ZARA!!

Idatzia Berri berriak | Iruzkinik ez »
Idatzia kazetaria 16th Urtarrila 2008
Hirugarren mailakook abenduaren 4an Areatzara joan ginen autobusez.
Bertan begiraleak, Nerea eta Aitor, gure zain zeuden eta, heldu bezain laster, errota bisitatu genuen.
Ana Mari errotariak bikain azaldu zizkigun hango gauzak: errotarriak, uraren erabilera, artoa ehotzea… Harrigarria izan zen nola irteten zen ura turbina mugitzeko ikustea.
Errotariaren nebak maketa eder bat egin du errotako lanbideak erakusteko.
Hamaiketakoa jan ondoren, ferratokia eta ikasgela bisitatu genuen. Lehennengoan idi, behi, asto eta zaldiei jartzen zizkieten ferrak. Bigarrenean nola egiten zuten egur-ikatza azaldu ziguten.
Dena oso interesgarria izan zen eta, frontoian bazkaldu ondoren, Barakaldora itzuli ginen.
Idatzia Berri berriak | Iruzkinik ez »