Idatzia bagatza 5th Ekaina 2007

Jon postaria Bagatza Eskolara etorri da. Jon postari berezia da eta kontatu digu eskolaz eskola ibilten dela umeen liburuak jasotzen eta banatzen. Gure liburuak eman dizkiegu eta berak Alkartuko umeen liburuak ekarri dizkigu. Poz-pozik jaso ditugu tokatu zaigun liburua bakoitzari eta berehalaxe hasi gara irakurtzen. Oso dibertigarria izan da.
Espero dugu Jon postaria bueltatzea jakiteko nortzuei tokatu zaizkien gure liburuak.

Idatzia Berri berriak | 1 Comment »
Idatzia kazetaria 5th Ekaina 2007
Maiatzaren 17an ,ostegunean ,3. mailakoak Bide Heziketara joan ginen.
Bide Heziketa Barakaldon dago ,BEC ondoan, eta oinez joan ginen horraino.
Hasieran IƱakirekin joan ginen pistatik seinaleak ikusi eta ikastera.
Geroago 2 talde egin genituek. Batzuk txirrindulaz ibiltzen hasi ziren eta besteak oinezkoak ziren eta apuntatu behar zuten txirrindulariek txarto egiten mzuten guztia.
Ondoren paperak aldatu genituen hasieran txirrindulariak zirenak orain oinezkoak zirelarik.
Oso ondo pasatzeaz gain asko ikasi genuen eta gainera akuarela batzuk oparitu zizkiguten.
Idatzia Berri berriak | 3 Comments »