Idatzia kazetaria 27th Azaroa 2008

Pasa den asteazkenean Larrazabaleko basoa eta ortu ekologikoa bisitatu ditugu 3.mailakoek.
Ortua berezia da ekologikoa delako,hau da, ortuan erabiltzen diren produktu guztiak (ongarria ,intsektizida ,…) naturalak direlako .
Larrazabal basoa ere, berezia da , baso naturala delako, hau da, baso honetako zuhaitzak gizakiok landatuak ez direlako.
Larrazabal basoan haritz baten hazia hartu dugu landatzeko ikasgelan eta udaberrian bueltatuko gara , sortutako haritza landatzeko bere Larrazabaleko basoko etxean. Gure zuhaitz berriari PATXI izena ipini diogu eta laster ateratzea espero dugu.

Idatzia Irteerak | Iruzkinik ez »
Idatzia kazetaria 11th Azaroa 2008
08-11-10,Bagaberri Aldizkariko berria. 

Hirugarren mailako neska-mutilok Urduñako Balbina baserritarrarekin egon gara pasa den astean baserriko gauzak eta ohitura ezagutzeko. Balbinak baserriak lau solairu eta berezi batzuk zituela kontatu zigun: abereak bizi izateko korta, lanabezak gordetzeko lanabesa-gela, animalientzako belar sikua gordetzeko sabaila, etxekoentzako janaria neguan mantentzeko ganbara eta sukaldea eta logelak. Baserritarrok bere janaria sortzen jarraitzen dute kortako animaliengandik eta ortuko barazkiekin eta aintzinako ohiturak mantentzen dituzten. Geuk argizaiola egin dugu ezagutzeko zer-nolako gauzak asmatu eta erabiltzen zituzten aintzinako baserritarrok. Argizaiolak gizaki baten itxura ohi izatendu eta hildakoei zerurako bidean laguntzeko kandela bezia zen.

Hona hemen argizaila.
Idatzia Irteerak | Iruzkinik ez »
Idatzia bagatza 19th Ekaina 2008
Eskolako laugarren mailako neska-mutilok Sukarrietaran egon gara gauza pilo ikasten.



Idatzia Irteerak | Iruzkinik ez »
Idatzia kazetaria 28th Apirila 2008
Itsasadarreko zubiak Bilboko bihotza zirela, esaten zuen Unamunok. Laugarren mailako neska-mutilok aztertu egin ditugu Bilboko itsasadarreko zubi guztiak gelan eta konturatu gara, zubiak benetan oso garrantzitsuak izan direla hiriburuko bizitzan.
Zubi guztiak gelan aztertu eta gero, irteeratxo bat antolatu dugu zubiz zubi ibiltzeko eta zubi bakoitza nolakoa den ezagutzeko ondo. Oso lan interesgarria izan da eta asko ikasi dugu. Egindako lana ikusi nahi baduzue, klika ezazu hemen.
4.MAILAKO NESKA-MUTILAK
Idatzia Irteerak | Iruzkinik ez »
Idatzia bagatza 14th Azaroa 2007
Bihar, 5 urte Bko ikasleak Lorategi Botanikora joango gara, azkenik!!!!!
Bi ikasleen amak lagunduko gaituzte.

Idatzia Irteerak | Iruzkinik ez »